Zure barrutian ezin izan zenuen kit-a jaso baina parte hartzeko interesa duzu? JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Herritarren arretarako telefono zerbitzua:

900 456 888

(9:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera)

info@kaixorganikoa.com

Zure poltsa konposta- garriak Udaltegietan

Poltsak bukatzean, biribilki berri bat jaso ahal izango duzu Barrutietako Udaltegietan
kokatutako makinetan txartelarekin.

Zure poltsa konpostagarriak

Barrutietako udaltegietan

01 BARRUTIA: DEUSTO
DEUSTOKO UDALTEGIA
Lehendakari Aguirre Kalea, 42
944762331

SAN IGNAZIOKO UDALTEGIA
Errekondo Kalea, 2
944470842

02 BARRUTIA: URIBARRI
CASTAÑOSEKO UDALTEGIA
Castaños Kalea, 11
944203401

URIBARRIKO UDALTEGIA
Iturriondo Plaza, 4
944467511

03 BARRUTIA: OTXARKOAGA/TXURDINAGA
OTXARKOAGAKO UDALTEGIA
Pau Casals Etorbidea, 19
944120387

TXURDINAGAKO UDALTEGIA
Txomin Garat Kalea, 12-18
944114696

04 BARRUTIA: BEGOÑA
BEGOÑAKO UDALTEGIA
Circo Amateur Del Club Deportivo
Kalea, 2
944116872 / 944122738

SANTUTXUKO UDALTEGIA
Remigio Gandasegi Etxetaldea, 6
944252310

05 BARRUTIA: IBAIOND0
IBAIONDOKO UDALTEGIA
Pelota Kalea, 10
944163199 / 944163188

SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA
Mariaren Bihotza Plaza
944157337

06 BARRUTIA: ABANDO
“ELKANO”-KO BEHIN BEHINEKO LOKALA
(ABANDOKO UDALTEGIA)
Elkano Kalea, 20-22
944233796

07 BARRUTIA: REKALDE
IRALAKO UDALTEGIA
Bergara Etorbidea, 8
944211615

REKALDEKO UDALTEGIA
Altube Zeharkalea, 6
944447339

08 BARRUTIA: BASURTO/ZORROZA
BASURTOKO UDALTEGIA
Zankoeta Kalea, 1
944204957

ZORROTZAKO UDALTEGIA
Clara Campoamor Kalea, 1
944820978

Información de los barrios de cada distrito:

Zein da nire barrutia?

01 BARRUTIA: DEUSTU
Arangoiti, , Ibarrekolanda, San Inazio- Elorrieta eta Deustuko Doneperiaga.

02 BARRUTIA: URIBARRI
Gazteleku, Matiko- Loruri, Uribarri eta Zurbaran-Arabella.

03 BARRUTIA: OTXARKOAGA/TXURDINAGA
Otxarkoaga eta Txurdinaga.

04 BARRUTIA: BEGOÑA
Begoña, Bolueta eta Santutxu.

05 BARRUTIA: IBAIOND0
Atxuri, Bilbo Zaharra, Zazpikaleak ,Iturrialde, La Peña, Miribilla, San Adrian, San
Frantzisko, Solokoetxe eta Zabala.

06 BARRUTIA: ABANDO
Abando eta Indautxu.

07 BARRUTIA: ERREKALDE
Ametzola, Iralabarri, Iturrigorri, Errekaldeberri-Larraskitu eta Uretamendi.

08 BARRUTIA: BASURTU/ZORROTZA
Altamira, Basurtu, Olabeaga-Masustegi, Monte-Caramelo eta Zorrotza.

Zure barrutian ezin izan zenuen kit-a jaso baina parte hartzeko interesa duzu?

Ezin izan bazenuen zure kit-a jaso, joan zure barrutian bigarren aukera moduan antolatu ditugun puntuetara edo deitu informazio-telefonora.

AUKERATU ZURE BARRUTIA

Materia organikoa zergatik bereizi behar dugu?

Materia organikoaren bereizketak hondakinen tratamenduaren eraginkortasuna hobetzea eta erraustegira iristen diren hondakin kopurua gutxitzea ahalbidetzen du. Gainera, hondakin ezberdinak bereiztea atmosferaren kutsadura gutxitzea eta berotegi efektuko gasen isurketa gutxitzea ahalbidetzen du, aldaketa klimatikoari laguntzen diotenak.

Hondakin organikoak bereizten ze onurak lortzen ditut?

Hondakinen bereizketaren lortzen dugun onura nagusienetariko bat ekonomia zirkularrerantz doan trantsizioa da, non hondakinen zikloa ixten dugun, baliabide bihurtuz. Gaurko hiri jasangarri bat, hiri hobea da etorkizuneko belaunaldientzako. Bereizketaren arrakasta guztion arduraren menpe dago baina gizarte guztiaren onurako ere bada.

 

Behin hondakin organikoak edukiontzi marroira botatzean, zer gertatzen da?

Materia organikoa Konpostegiko konpostaje plantara eramaten da, non kalitatezko ongarrian bihurtzen da.

Poltsak bukatzean zer egingo dut?

Edukiontziak irekitzeko balio dizun txartelarekin, Barrutietako Udaltegietan aurkituko dituzun makinetan dohainik jaso ahal izango dituzu.

Kafe-kapsulak organikoaren ontzira bota daitezke?

Organikoaren ontzira kafearen iragazkiak bota daitezke baina ez kapsulak, plastikozkoak edo aluminiozkoak direlako.

 

Etxeko animalien gorotzak eta katuentzako hondarrak organikoaren edukiontzi marroian botatzen dira?

Ez animalien gorotzak eta katuentzako hondarrak errefusaren edukiontzian bota behar dira.
Gorotzak ezin dira hondakin organikoarekin nahastu, zeren nahiz eta konpostajeko prozesu batetik pasa egon daitezkeen mikroorganismoak mantendu daitezkeelako. Osasun arazoak ekiditeko, hondakin hauek errefusaren edukiontzian bota behar dira.
Katuen hondarrak ere ezin dira organikoarekin nahastu, material inorganikoez eginak daudelako.

Pixoihalak zergatik ez dira hondakin organikoak kontsideratzen?

Pixoihalek dituzten gorotzak eta zelulosa organikoak diren arren, gainontzeko materialak ez dira organikoak. Xurgatzaileekin nahastuta daudenez, bereizteko oso zailak dira, eta beraz birziklatzeko ere. Horregatik pixoihalak ez dira hondakin organikoak kontsideratzen eta errefusaren edukiontzira bota behar dira.

Zergatik erabilitako musuzapiak, janariarekin zikindutako paperak eta kartoiak organikoarekin botatzen dira eta ez paperarekin?

Musuzapiak eta papera eta kartoia organikoaren edukiontzira bota daitezke janariarekin zikinduta baldin badaude bakarrik. Edukiontzi honetara bota daitezke papera eta kartoia zelulosaz eginak daudelako, material begetal biodegradagarria. Ezin dira organikoarekin bota, janari jatorriko produktuak ez direnez zikinduta badaude, adibidez, pinturaz.

Kortxozko tapoiak hondakin organikoen barruan daude?

Bai, kortxoa ere biodegradagarria delako, artelatzaren azaletik datorren produktu naturala da eta konposatu kimikoak erabili gabe tratatzen da: zuhaitzaren azala ateratzen da eta tapoiak egiteko zulatu aurretik uretan bi aldiz irakiten da.
Sartzen ez diren tapoiak jatorri sintetikoa dutenak dira (plastikok edo silikonaz eginak daudenak) eta goiko aldean plastikozko zati bat dutenak.

Lorategiko hondar txikiak zeintzuk kontsideratzen dira?

Lorategiko hondar txikiak ondorengoak kontsideratzen dira: lore-sortak, moztutako belarra, hostoak eta orbel-hondarrak, apaingarri-loreen zurtoin txikiak, etab. Beti ere kantitate txikietan sortzen badira. Kanpoan geratzen dira beraz, zurezko adar eta enborrak, hauek garbigunera eraman behar dira.